Urrezko danborra 2016. (Argazkia: Agurtzane Altuna)
Donostiako Udalaren Bozeramaileen Batzordeak behin-behineko akordioa lortu du Urrezko Danborra emateko prozedura aldatzeko.
Ekainaren 15ean egingo duten bileran onartu beharko duten arren, udal-talde guztiak ados daude hainbat bilera egin ondoren.
Aurrerantzean,
elkarteek zein hiritarrek hilabeteko epea izango dute proposamenak egiteko, orain arte egin den bezala.
Epea bukatzean, ez da beste proposamenik onartuko, eta egindakoak Udalaren zerbitzu teknikoei bidaliko zaizkie ordenatzeko eta Bozeramaileen Batzordeari aurkeztuko zaizkien espedienteak prestatzeko.
Ondoren,
udal-taldeen bozeramaileek hiru eta bost hautagai aukeratuko dituzte, eta horien artetik aterako da Urrezko Danborra jasoko duena. Une horretan hasiko da hiritarrek bozkatzeko epea. Bozka modu presentzial eta telematikoan egin ahal izango da, eta boto gehien lortzen dituen hautagaiak jasoko du Urrezko Danborra. Saritua Donostiako Udalbatzak berretsiko du, ondoren.