Albiste irakurrienak
‘Zuzeneko musikaren inguruko inkesta’
Zuzeneko musikaren eskaintza eta egoera bertatik bertara ezagutzen dute musikariek, programatzaileek, kultur kazetariek, argazkilariek eta beste hainbatek. Horietako bost hautatu, eta hiruna galdera egin genizkien joan den astean argitaratu genuen erreportajean.
‘Mende erdi bete du familiak’
Konturatzerako 50 urte bete ditu Herri Ametsa ikastolak. Bereziki Altza eta Herrerako ikasle askoren aterpe izan da urteetan, eta batetik bestera saltoka ibili ostean, Mendiolan dago finkatua, Guardaplata bidean, 1980ko hamarkadatik. Ikastolaren ibilbideari buruzko erreportajeak arrakasta izan du webgunean.
‘Hiriaren erradiografia more bat’
Klitto! atari digitalarekin elkarlanean argitaratu dugun gehigarriko edukiek irakurleen interesa piztu du. Irati Urkiolaren Tra(d)izioak iritzi artikulua, Izar Hernando aktibista feministari egindako elkarrizketa eta Ane Labaka eta Nerea Ibarzabalen bertsoak izan dira irakurrienak.
‘Turismoa egin dute Loiolan’
Larunbat ederra igaro zuten Loiolako bizilagunek. Mozorrotu egin ziren haur, gazte eta helduak, eta auzoa oporretarako leku gisa saldu zuten. Bainujantziak, baloi puzgarriak, eguzkitako betaurrekoak… kolore festa ederra egin zuten auzotar animatuenek. Helburua? Loiola Dor filmatzea. Grabaziorako egindako irudi dibertigarriek bisita asko erakarri dituzte.
‘Elbira Zipitriari buruzko film bat filmatzen hasiko dira Donostian’
Maider Oleaga (Bilbo, 1976) Ira 26-2 pelikula filmatzen hasiko da larunbatean Donostian. Elbira Zipitriari buruzko lan bat egiten hasi zen duela urte batzuk, eta orain proiektuari irudiak jartzeko ordua iritsi da. Grabaketa larunbatean hasiko da, eta ekainaren amaieran bukatuko da. Muntaia 2-3 hilabetekoa izango da. Crowdfunding kanpaina bat abiatu dute jendeak egitasmoari babesa emateko.
IRUTXULO.HITZA.EUS webgunean, honakoak dira azken zazpi egunetan bisita gehien jaso dituzten albisteak.