Bulebarrean bildu dira gose greban dauden preso palestinarrei elkartasuna adierazteko
Gose greban dauden preso palestinarrei elkartasuna adierazteko nazioarteko gose greba deitu dute. Donostian, goizeko 9:00etan elkartu dira Bulebarreko kioskoan hainbat lagun gose grebaren bitartez preso palestinarrei elkartasuna adierazteko.
Hainbat pankarta zintzilaku dituzte Israelen eta “basakeria sionistaren” aurka. Palestinarekin elkartasuna taldeak deitu du ekimena.