Aurten Errenterian jokatutako lasterketa. (Argazkia: Donosti Berri)
Donosti Berri Txirrindulari Eskolak 25 urte bete ditu. Txirrindularitzarekin gozatzea eta gaztetxoak bertan heztea da eskolaren helburua, eta bertako entrenatzaileetako bat da Xabier Muruzabal: “Bederatzi urte daramatzat klubean. Azken bi urteetan haur eta alebin mailetako haurren entrenatzailea naiz”. Benjaminetatik hasi eta junior mailara bitarteko txirrindulariak dituzte, eta eta oso gustura daude ixten ari diren denboraldiarekin.
Muruzabalekin egon da IRUTXULOKO HITZA, eta ostiraleko astekarian elkarrizketa osoa argitaratuko du: “Txirrindularia zarenean ez duzu ikusten zer nolako lana dagoen lasterketa baten atzean”.