Joan den astean Euskal Bideok itxiera iragarri zuen, bere erakusleihoan, kartel batekin. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
XXI. mendeko iraultza digitalarekin, eta gizartearen ohitura aldaketekin, pixkanaka bideoklubak ixten joan ziren hirian, azken hamarkadetan. Tradizioari tinko eutsi dio Euskal Bideok, 1982tik, baina, azkenean, itxi egin dute aste honetan bertan. Horrela, Donostiak bere azken bideokluba galdu du.
Maiatzaren 31rako iragarri zuen Euskal Bideok bere itxiera, baina bideo guztiak saldu dituztenez, iragarritako data baino lehenago jaitsi dute pertsiana.
Gaiaren inguruko erreportaje zabala argitaratuko du IRUTXULOKO HITZAk.