V. Euslogan lehiaketa abian da
Aurtengoan, ingurume zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dituzte parte hartzaileek.
V. EUSLOGAN LEHIAKETA. OINARRIAK.
1.- 2017ko maiatzaren 22tik ekainaren 11ra egongo da zabalik lehiaketan parte hartzeko epea, eta nahi adina eslogan bidali ahal izango dira.
2.- Esloganak euskara hutsean izango dira.
3.- Esloganek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
4.- Gaia: esloganak ingurumena zaintzea sustatuko du.
5.- Esloganak honako helbidera bidali behar dira: donostia@aek.eus honako datuak erantsiz: izen-abizenak, herria eta harremanetarako telefono zenbaki bat.
6.- AEKren Donostiako euskaltegietako arduradunek eta AEK-ko komunikazio arduradunek osatuko dute epaimahaia. Epaia ekainaren 16an jakinaraziko dugu www.irikiatia.blogspot.com orriaren bitartez, eta apelaezina izango da.
7.- Saria: Mahala baserriko produktu naturalez osatutako saskia.
8.- Parte hartzaileek AEKri uzten diote, esklusiban, esloganak erabiltzeko eskubidea.
9.- Lehiaketa honetan parte hartzeak berez dakar oinarrion erabateko onespen
Urtero bezala, Donostiako AEK-k euskarazko eslogan lehiaketa antolatu du euskara ikasle zein euskaldun ororentzat. Euskarazko sormena lantzea du helburu; izan ere, erdaraz pentsatutako goiburu edo esloganak nagusi baitira egun publizitate arloan. Lehiaketa honetan, ingurumena zaintzearen aldeko esloganak osatu beharko dituzte partaideek. Ekainaren 11 arte egongo da lanak bidaltzeko aukera, donostia@aek.eus posta elektronikora.
I. lehiaketan euskararen erabilera bultzatzeko leloak asmatu behar ziren, eta ondoko honek irabazi zuen: “Euskararen giltza, elkarrekin mintza, ”. Bigarrenean, berriz, bertako produktuen kontsumoa sustatu nahi zuten, eta irabazleek hauxe sortu zuten: “Nahi baduzu gozatu, hemengo produktuak dastatu”. III. lehiaketan landaturismoa sustatzea zen gaia eta “Ahokada bat haize, landetxean aise” esloganak irabazi zuen. Joan den urtean kirola zen sustatu beharrekoa eta hoberena hauxe: “Mugi, bizi, goza; kirola bizi-poza”.