Tenpora taldea asteburuan hasiko da bigarren diskoa grabatzen
Tenpora talde gipuzkoarra bigarren diskoa grabatzen. Urtebetez lokaleko lana egin eta kontzertuak eskaintzen ibili ondoren, abesti zerrenda berria osatu du bandak. Hamar kantu izango ditu bigarren lanak, eta Beasaingo Pottoko estudioan grabatuko dituzte Fredi Pelaez soinu teknikariarekin.
Irailean argitaratuko dute diskoa, eta dagoeneko aurkezpen kontzertuak definitzen ari dira. Hala nola, Beasain, Lesaka, Oiartzun eta Tolosan izango dira. Donostian ere seguru aurkeztuko dutela. Izan ere, Hasier Oleaga taldeko bateria, donostiarra da.
Asteburu honetan hasiko da