XX. mendeko bizikleta bitxienak ikusi ahal izango dira.
Bizikleta zaharrak eta vintage arropa gustuko dituztenentzako festa egingo dute larunbat arratsaldean. Bizikleta gainean ibilaldi bat egingo dute Donostiako garai erromantikoko kale eta eraikinetan zehar. Parte Zaharreko Zuloaga plazatik aterako dira 19:15ean. Ibilaldia bukatzean Zuloaga plazara itzuliko dira berriz, eta zuzeneko musikaz gozatzeko aukera izango da. Dantza egitera animatzen direnak Donostia Lindy Hop taldearekin bat egin ahal izango dute. Ohi bezala, swing erritmoan dantzatuko dira.