Kriskitin lasterketa aurkeztu dute gaur. Lasterketari buruzko xehetasunak eman dituzte Aitziber San Roman, Donostiako Gizarte Ekintzako zinegotzia; Maite Peña Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako diputatua, Javier Dominguez, ONCE Euskadiko Lurralde Kontseiluko Presidenteak eta Miguel Angel Aizpurua, Donostiako ONCEko Ajentziaren zuzendariordeak. (Argazkia: Donostiako Udala)
Larunbatean, eguerdiko hamabietan, “gizarte bateratzaile baten aldeko” XVI. Kriskitin Lasterketa egingo dute Donostiako Kursaal inguruan. Lasterketa Kursaaleko parkingetik abiatuko da, eta Zurriolako hondartzako pasealekuan bukatuko da. Helburua edonork ibilbidea bete ahal izatea da, adina eta baldintza fisikotaz gain, lasterketa bukatzea baita helburua, nahiz eta oinez egin. Parte hartzaile orok eramango du soinean begiak estaltzeko karatula bat. Binaka egingo dute ibilbidea: batek gidari lanak egingo ditu eta elkarren artean soka batez helduta joango dira. Sokan kriskitina, eta haren zarata entzungai.
Urrezko kriskitina 2017
ONCEk Urrezko Kriskitina emango dio KEMEN Kirol Elkarteari
, bere hautagaitza izan baita sarean boto gehien lortu duena. Kirolaren bitartez aniztasun funtzionala duten pertsonen integrazioaren alde egiten duen lana aitortuko diote. Eskuzabaltasunez 23 urte baino gehiago daramatzate lanean.