Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatutako hitzaldiak, haurrentzako jolasak eta bazkaria ez ezik, Gipuzkoa Zutikek ere martxa batera deitu du.
Errausketaren Aurkako Eguna egingo dute gaur Zubietan, bertan eraikitzekoak diren errauste plantaren aurka.
Erraustegiaren Aurkako Mugimenduak antolatuta,
11:00etan hasiko da egitaraua, eta hiru hitzaldi ez ezik, haurrentzako jolasak ere egongo dira. Goiza herri bazkari batekin amaituko dute.
Arratsaldean, berriz, eta programaren osagarri gisa,
Gipuzkoa Zutikek
martxa nazional bat antolatu du, erraustegiaren eta makro kartzelaren aurka. 16:00etan Zubietatik bertatik hasiko da, eta bat egingo du Erraustegiaren Aurkako Egunarekin. Martxaren aurretik, 12:00etan, Gipuzkoa mailan erraustegiaren aurkako borroka aktibatzeko asanblada egingo dute. “Zakilkeriari gelditu! proiektu usteletan xahutzeko murrizketa sozialik ez!” salatu dute antolatzaileek.
IRUTXULOKO HITZAk jarraipena egingo du Zubietatik bertatik, eta webgunearen zein sare sozialen bitartez emango du Errausketaren Aurkako Egunaren berri.
ERRAUSTEGIAREN AURKAKO EGUNA (Zubietan). MAIATZAK 27, larunbata.
- 11:00. Ongietorria.
- 11:30. Nafarroan errausketarik gabeko Hondakin Plana hitzaldia. Martin Zelaia (Sustrai Erakuntza).
- 11:30. Errausketa eta nekazaritza hitzaldia. Baserria XXI.
- 12:30. Alianza Incineradora de Valdemingomez NO taldearen hitzaldia, Madrilgoak. Javier Navascues.
- 11:30-13:30. Haurrentzako tailerrak.
- 13:30. Adierazpenaren irakurketa.
- 14:00. Herri bazkaria: paella, postrea eta edariak. Haurrak: 5 euro. Helduak: 10 euro. Txartelak salgai: Donostian, Rekalde eta Platero tabernetan.
GIPUZKOA ZUTIKEN EGITARAUA.
- 12:00. Jar gaitezen zutik Gipuzkoa mailan.
- 12:00. Euskal Herrian ere &1 vs %99 iritzi trukea.
- 16:00. Martxa nazionala erraustegiaren eta makro kartzelaren aurka.