XX. Aita Donostia Aste Musikala egingo dute ekainaren 3tik 11ra
Donostiako Kaputxinoen elizak hartuko du XX. Aita Donostia Aste Musikala. Larunbatean hasi, eta hilaren 11ra bitarte hainbat emanaldi egongo dira aipaturiko lekuan.
Hona hemen egitaraua:
- Ekainak 3: Kea Ahots Taldea. Enrique Azurza, zuzendaria.
- Ekainak 4: Landarbaso Abesbatza. Iñaki Tolaretxipi, zuzendaria.
- Ekainak 7: Aita Donostia Abesbatza, Aita Donostia Asteko Orkestra. Javier Alberdi, zuzendaria.
- Ekainak 8: Sicut Pratum Taldea. Christine Leboutte, David Azurza, Juliette Van Peteghem, Miren Garikano, ahotsak; Aitor Furundarena, akordeoia.
- Ekainak 10: Oñatiko Ganbara Abesbatza. Aitor Biain, zuzendaria.
- Ekainak 11: Kup Taldea. Gabriel Baltes, zuzendaria.