Iker Lauroba eta Oso Fan, parez pare
Bi musikari donostiarrek beraien lan berrien inguruan hitz egin dute
Bata bestearen oso zaleak dira, eta biak oso sortzaileak. Iker Lauroba eta Giorgio Bassmatti musikari donostiarrek lan berri bana argitaratu dute. Laurobak, Nire gotorlekutik bakarkako bigarren diskoa plazaratu du. Bassmattik, berriz, Oriol Flores musikariarekin batera 21′ 44″ izeneko lehen diskoa atera du Oso Fan bikote moduan.
Sortzaile bakoitzak merezi duen arreta eta babesaz harago, bi musikariak elkartu ditu IRUTXULOKO HITZAk Donostiako Tabakaleran. Aurrez aurre baino, parez pare jarri dira, eta beraien lan berriez solasaldia osatu dute. Esperientziak emandakoa ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.
Bitartean, hona hemen, musikari bakoitzak Tabakaleran bertan eskainitako abesti bana. Bi kantuak, bakoitzaren lan berrikoak dira.