San Joan bezperako suaren inguruan dantzatu nahi duzu?
Intxaurrondoko jai batzordeak antolatuta, dantza ikastaro bat egingo dute, San Joan bezperan suaren inguruan dantzatzeko. Astelehenean, ekainak 5, hasiko dituzte entseguak, 19:00etan, eta astelehen eta asteazkenero bilduko dira, ordu berean, Bernart Etxepare plazako Euskararen Plaza lokalean.
Horretaz gain, Festara abesbatza herrikoiaren entseguak ere abiatuko dituzte astelehenean, ekainak 5, dantzako egun eta leku berean, baina 20:00etatik 21:00etara.
Hala, ekainaren 23 eta 24an jai giroa izango da nagusi Bernart Etxepare plazan, eta bertan parte hartzera gonbidatzen dituzte herritar guztiak.

