25.000 euro bildu dituzte Markel Txapeldun Memorialean
Minbizia duten umeen gurasoen Aspanogi elkarteari emango diote bildutako dirua.
4.000 lagun inguru bildu ziren igandean Altzan egin zuten ekitaldian, eta 200 boluntarioren lanari esker egun osoko egitarauaz gozatu ahal izan zuten parte hartzaileek. Haurren minbiziaren aurkako borrokarekin bat egin zuten Altzakoek, kale eta balkoiak laranja kolorez tindatuz.
Inoiz baino jende gehiago elkartu zen II. Markel Txapeldun Memorialean, eta denen artean 25.035 euro biltzea lortu dute. Donostiako Udalak, Harri Berri Oleta ikastetxeak, auzo elkarteak, DYAk, Garbera merkataritza zentroak, Realak eta hainbat eragilek ere babestu dute egitasmoa.