Gladys del Estalen aldeko omenaldi bat. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Nuklearren kontrako protesta batean Poliziak hil zuen Gladys del Estal Tuteran (Nafarroa), orain dela 38 urte. Eguzkik omenaldia egingo dio igandean, Donostian. Eguerdian, egingo diote omenaldia, Egiako parkean, 12:00etan. Han, Gladys del Estalen omenezko monolitoa dago jarrita. Parkearen sarreran geratuko dira eta erromerian joango dira ekologistaren omenezko monolitoraino.
Tuteran hil zen, han baitzegoen energia nuklearren kontrako nazioarteko egunaren harira antolatutako ekitaldietan: “Gladys oroitzen dugu gure laguna zelako eta zigorrik gabe geratu zen bidegabekeria hura ahazterik ez dugulako, baina baita ere Gladys zorigaiztoko egun hartan Tuterara eraman zuten arrazoiak bizirik daudelako gaur egungo borroka ekologistetan”.