Haur eta familientzako jolasak egingo dituzte larunbatean Bulebarrean
Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Urtxintxa Eskolak elkarlanean antolatuta, 3 eta 9 urte bitarteko haurrentzako jolasak egingo dituzte bihar, larunbata, 17:00etan Bulebarreko kioskoaren ondoan.
Txantxariak da saioaren izena, eta azaldu dute horrelako egitasmoei esker familiek eta haurrek kalean euskaraz egiten dutela. “Jolasak lagungarriak dira horretarako, jolasen bitartez hizkuntza lantzen baita batetik eta euskara kalean erabiltzeko ohitura areagotzen bait da bestetik”.
Aurtengo parketarrak ekimenari amaiera emango diote Bulebarrean egingo duten egitasmoarekin, eta, Donostiako haur guztiei zuzendua egongo da.