Dzirt dzart saioa ekainaren 9an egingo dute, Komikigunean. (Argazkia: Hitza)
Dzirt-dzart izena du emanaldiak, eta sei komikigile eta aurkezle bat izango dira protagonista. Komikigileek aurkezlearen esanetara marraztuko dute, bertso saioetan egiten den moduan gutxi gorabehera. Ariketa “bitxiak” egiten jarriko dituzte komikigileak: minututan neurtutako ariketak, kartzelako gaia-ren antzerakoa, batak bestearen atzetik komikia osatuz segidilla baten gisan…
Saio honen ideia frantziar telebistan eman zuten
Tac au tac saiotik datorrela azaldu dute antolatzaileek. Bertan marrazten aritu ziren hainbat komikigile, esaterako Claire Bretecher, Cardon, Franquin, Gebe, Marcel Gotlib eta Piem.
Komikigunean, ekainaren 9an
Antton Olariaga, Asisko, Axpi, Dani Fano, Exprai eta Marko komikigileak arituko dira lanean. Saioaren moderatzaile eta aurkezle lanetan
Iñigo Astiz komikizalea ariko da.
Bi orduko saioa izango da, 4 edo 5 ariketa egingo dituzte marrazkilariek, ariketa batzuk guztien artean eta beste batzuk berriz, banaka edo binakako lanetan. Artistak zuzenean marrazten ikusteko aparteko aukera izango da.
DZIRT-DZART saioa
Noiz: Ekainak 9, 18:00-20:00.
Non: Komikigunean.
Izen-ematea: komikigunea@gipuzkoa.eus edo 943249690 telefonoan.