Maratoi erdia egiteko aukera ere egongo da lasterketan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostiako Maratoia antolatu du aurten ere Fly Groupek, azaroaren 26rako. Lasterketaren 40. ekitaldia izango da, eta Ana Isabel Alonsok bere partaidetza ziurtatu du. Hain justu, 1995eko maratoian parte hartu zuen Palentziako atletak, eta Espainiako marka hautsi zuen denbora honekin: 2 ordu, 26 minutu eta 51 segundorekin.
2017ko lasterketara gonbidatu du antolakuntzak, eta erronka onartu du Alonsok. Oraingoan, 50 urtetik gorako Espainiako marka haustea izango du helburu, 2 ordu 52 minutu eta 2 segundokoa. Paco Villamerielen laguntza izango du, 1995ean bezalaxe, eta lasterketa hasi aurretik, antolakuntzak omenaldia egingo dio.