Igogailuak, berrituta. (Argazkia: Hitza)
Lau hilabeteko berritze lanen ondoren, San Martin merkatuko igogailuak prest daude. Hiru igogailu izango ditu, lehen baino bat gehiago. Lanek iraun duten bitartean, Mesedeen eskailera izeneko egitasmoa landu dute. Hau da, Donostiako zortzi kirol elkartetako hainbat kirolarik erosketak eramaten lagundu diete bezeroei. Trukean, San Martin merkataritza zentroak 40.000 euro baino gehiago bideratu zituen kirol elkarte horiek babestera. Egitasmoak arrakasta handia izan duela esan dute antolatzaileek. Guztira merkatuko 10.000 bezerori lagundu diete erosketa poltsak eramaten.