(Argazkia: Sos Mirakruz 19)
SOS Mirakruz 19 plataformako kideek Parte Zaharreko harresian egin den esku-hartze baten inguruko azalpenak eskatu ditu sare sozialen bidez: «Dirudienez inprimazio iragazgaitz bat jarri dute harresi zaharraren gainean –irudian ikusten den zati zuria–, beharbada inguruan egin diren eraikin berriengatik». Haserre bizian jarri baino lehen, tentuz jokatu nahi duela adierazi dute, baina hiriko ondarearen elementu nagusi batean esku hartze «eztabaidagarria» egin dela iruditzen zaie.