Bigarren eskuko bizikleten azoka egingo dute ekainaren 17an
Bizitruken parte hartzeko arau hauek jarraitu behar dira. Aurten, berritasun gisa, bizikleta saldu nahi duten pertsonek aurretiko inskripzioa egiteko aukera izango dute aipatutako webgunean edo Kalapieren bulegoan. Zalantzaren bat izanez gero edo informazio gehiago behar izatekotan deitu telefono hauetara: 943 483390 (Donostiako Udala) edo 943 451511 / 629271481 (Kalapie).
Hileko hirugarren larunbatetan Donostiatruk bigarren eskuko merkatuak hartu ohi du Easo plaza. Hilabete honetan, ordea, bigarren eskuko bizikletak izango dira protagonista, Bizitruk azoka egingo dute ekainaren 17an. Azoka honen bederatzigarren ekitaldia izango da. Bigarren eskuko bizikletak ez ezik, patinak, patineteak, kaskoak, bizikletan ibiltzeko arropa eta bestelako osagarriak ere saldu eta erosi ahal izango dira.
Goizeko hamarretan hasi eta egurdiko ordubiak arte izango da zabalik.