Katalunia plaza auzotar askoren bilgunea da. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Nolako auzoa da
Gros? Nolako bilakaera izan du azken urteotan? Nolako eragina izan du Kursaal eta Zurriolaren berritzeak? Gros hobeto ezagutu nahi baduzu, ezin duzu ostiralean argitaratuko dugun gehigarria galdu. Auzoaren profila marraztu dugu, bere ezaugarri nagusiak nabarmendu, kale inkesta egin dugu,
Hondarpe auzo elkarteko Alex Martinez eta Nekane Benaventerekin hitz egin dugu…
Groseko merkatariekin ere hitz egin dugu, euren egoera zein den ezagutzeko.
Tokiko merkataritza sendoa du auzoak, eta askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu. Hauen guztien erronka, ordea, irautea da.
Donostiako Udalak Grosen aurreikusi dituen inbertsio nagusiak nolakoak izango diren ere jaso dugu. Sagueseko urbanizazioa egitea eta Iztuetako biaduktua kentzea, besteak beste.
Ostiral honetan banatuko dugu 8 orrialdeko gehigarria, astekariarekin batera. Guztira 9.000 ale banatuko dira auzoan.
Grosi buruzko gehigarria hirugarrena izango da. Aurretik, Antigua eta Egiari buruzkoak argitaratu ditu IRUTXULOKO HITZAk.