Udala altzatarrekin bilduko da, kiroldegiaz eta amiantoarekin kutsatutako lurrez hitz egiteko
udalak ohartarazi zuen amiantoa topatu zutela Altzako kiroldegiaren lurretan. Kiroldegi berriko lanak atzeratuko zituela iragarri zuen, lur horietan espero baino amianto kopuru handiagoa topatu zutelako. Fibrocementos Vascos S.L. izeneko enpresa egon zen egun kiroldegia dagoen lekuan, 1963 eta 1981 urteen artean, hor nonbait, eta enpresa hark egindako isuriak dira lurren kutsaduraren arrazoia.
Ekainaren 13an, 19:30ean, Tomasene Kultur Etxean, Donostiako Udaleko hainbat ordezkarik, Eneko Goia buru, bilera egingo dute Altzako auzotarrekin. Alkateak eta arduradunek auzotarrei informazioa emango diete kiroldegi berriaren proiektuari buruz, baita amiantoarekin kutsatutako lur-sailen gainean egiten ari diren lanei buruz ere.
Kirolak, Obra eta Proiektuak, eta Partehartze departamentuetako arduradunek azalduko dituzte Udalak hartu dituen neurriak eta auzotarren galderak erantzungo dituzte.
Iazko urrian