Siriako errefuxiatuen aldeko ekitaldi solidarioa egingo dute ekainaren 25ean
Musika, dantza, bakarrizketak eta umorea izango dira protagonista Antzoki Zaharrean
Zugana mugak gainditzen lemapean, Siriako errefuxiatuen aldeko ekitaldi solidarioa egingo dute ekainaren 25ean, Antzoki Zaharrean. Ultramarinos Kultur Taldeak eta Nabarro ta Laura bikote artistikoak antolatu du ekitaldia, eta Zaporeak elkartearen zein Donostiako Udaleko Giza Eskubideak sailaren babesa izango du.
Musika, dantzak, bakarrizketak eta umorea tartekatuko ditu Antzoki Zaharreko ekitaldi solidarioak. Txiki, Alazne Etxeberria, Kike Biguri eta Jon Plazaolak bakarrizketa saioa egingo dute. Bestalde, Revuelta Anaiak, Ibai Marin, Patxuko Nice eta Revolutionary Brothers-ek zuzeneko musika eskainiko dute. Ekitaldiaren aurkezlea Zuriñe Hidalgo izango da.
Sarrerak salgai daude Antzoki Zaharrean bertan, 8 eurotan. Lorturiko dirua Siriako errefuxiatuentzat izango da.