Gros, modako auzoa
IRUTXULOKO HITZAk Gros auzoari buruzko gehigarri berezia argitaratu du. Zortzi orrialdeko argitalpenean Grosen profila marraztu du, auzoaren indarguneak eta etorkizuneko erronkak azpimarratuz.
Auzo erakargarria da Gros. Bizia da, askotariko zerbitzuak eskaintzen ditu, aisialdirako gune atseginak ditu, giro ederra egoten da plaza eta terrazetan… Eroso bizi dira bizilagunak, bizitza auzoan egiten dute, baina arrakastaz hiltzeko arriskuaz ere ohartarazi dute auzotar askok.