San Joan sua Aieten. (Argazkia: Lantxabe auzo elkartea)
Aieten ere
San Joan bezpera ospatuko dute. Iaz berreskuratu zuten ohitura zahar hau, eta harrera bikaina izan zuen. Jolastoki izango da San Joan bezpera ospatzeko tokia. Etxadi inguruan hasiko da giroa berotzen, 20:00ak aldera. Trikitilarien erritmoan hasiko da festa. Ondoren, sua piztuko dute Jolastokin.
Dantza ikasi eta entseatzeko egunak hauek izango dira: 13an (asteartea), 15ean (osteguna), 20an (asteartea) eta 22an (osteguna). Aiete eskolako aterpean elkartuko dira dantzak entseatzeko, 18:30ean.