Konstituzio plazaren bigarren mendeurrena ospatuko dute
Konstituzio plazaren lehen harria jarri zutenetik 200 urte dira aurten. Aldi berean, 70 urte dira udaletxea konstituzio plazatik Alderdi Ederrera igaro zutela. Gainera, Plaza Berria eraiki zutenetik 300 urte dira (Konstituzio plaza eraiki aurretik zegoen plaza, 1813an erre zutena). Efemeride horiek guztiak kontuan izanda, San Joan bezperaren bueltan, ospakizun zabala antolatu du udalak. Gainera, Donostiako Orfeoiak 120 urte bete ditu aurten, eta aitzakia ezinhobea iruditu zaie ospakizunarekin bat egiteko:
EGITARAUA
- EKAINAK 23 (19:00). San Joan bezperako udalbatzaren dantza, eta San Joan sua.
- EKAINAK 24 (22:00). Donostiako Orfeoiaren doako kontzertua. 1.500 aulki jarriko dituzte herritarrentzat.
- EKAINAK 25. Donostiako Udal Txistulari Bandaren emanaldia, eguerdian. Kontzertuaren ostean, hiriko dantza taldeetako haurrek dantzatuko dute Haurren esku dantza. Aurretik, txistulariek Diana eta Argi Soinua eskainiko dituzte, erdiguneko kaleetan, San Juan zortziko zaharra joz.
- EKAINAK 23, 24 eta 25. Udaletxea, iaz bezala, herritarrentzat zabalik egongo da: OOstiralean, 16:00etatik 20:00etara; eta, larunbatean eta igandean, 11:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara. Bisita gidatuetan parte hartzeko aukera egongo da, baina aurretik izena eman beharko da. Bisitariek plazaren duela 200 urteko itxura ikusiko dute, 3 dimentsiotako errealitatean.