Larratxokoek hiru eguneko jai egitarauaz gozatu dute
Larratxokoek ederki pasa dute asteburuan. Auzoko jaiak ospatu dituzte, eguraldi eguzkitsua lagun. Une ederrez gozatu dute; orain atseden hartzeko une iritsi zaie. IRUTXULOKO HITZA larunbat eguerdian izan zen Larratxon, Paella txapelketan eta haur danborradan. Juan Mari Arzak sukaldaria epaimahaikide izan zuten, eta bizilagunak pozik ibili ziren paella goxoak prestatzen. Holi festa ere egin zuten plazan. Indian egiten duten moduan, kolore biziz bete zuten plaza, kolorezko hautsak botaz.