Loteria primitiboaren larunbateko zozketak 1.597.000 euroko saria utzi zuen Malagan. Bigarren kategoriako sariak Bartzelona, Madril eta Donostiara joan ziren. Donostiako txartela Matia kaleko Matia estanko berrian saldu zen. Sei euroko apostuarengatik 47.917 euroko saria eskuratuko du.