Udaletxean aurkeztu dute kanpaina. (Argazkia: Donostiako Udala)
#Thepinkforce izeneko
minbiziaren aurkako kanpaina abiarazi dute eta hainbat elkartek hartu dute parte bertan: San Sebastián Turismo & Convention Bureau, Aspanogi eta R2-KT, Star Warseko ordezkaria. “Haur zoriontsu gehiagoko eta minbizi gutxiagoko mundua lortu nahi dugu”, azaldu dute.
#Thepinkforce kanpainan jasotako dirua Donostiako Ospitaleko Piratenea onkologikoko gunearen berrikuntzara bideratuko da. Kanpainari atxikimendua eman nahi dioten saltokiek mezu bat idatzi behar dute turismoprensa@donostia.eus.
Bestalde, hainbat itsulapiko jarri dituzte Aquariumean, San Telmo Museoan, Donostiako Hipodromoan, San Martín merkatuan, La Perla Talaso Sport zentroan, Hotel Londresen eta Petritegi sagardotegian.