Abesti bat egin dute Intxaurrondoko '20 egun baietz!' egitasmoan parte hartzera animatzeko
20 egun baietz! egitasmoaren baitan abesti bat egin du Intxaurrondoko Plazara Goaz elkarteak. Pon pon pon euskaraz bizi Intxaurrondon du izena kantuak eta hemen deskargatu daiteke.
20 ordu euskaraz bizitzeko erronka egin zuten lehenengo, eta, orain, 20 egunez euskaraz bizi nahi dute auzotarrek.
AI AIZU!
AI AIZU, JABETZEN AL ZARA,
BADUGULA INDAR BAT, AUZOA BILTZEN DUNA.
AI AIZU, HIZKUNTZA ERABILI
PAUSO BAT AURRERA, EUSKARAZ BIZI.
EUSKARA GAU TA EGUN ZABALDUZ
ANIMA ZAITEZ
IZAN AHO BIZI
EDO BELARRI PREST
GURE AMETSA BETE DEZAGUN, LANEAN GAUDE
ETORRI LAGUNA,
ELKARREKIN BAIETZ!
EUSKARA GAU TA EGUN ZABALDUZ
ANIMA ZAITEZ
IZAN AHO BIZI
EDO BELARRI PREST
GURE AMETSA BETE DEZAGUN, LANEAN GAUDE
ORAIN INTXAURRONDON,
HOGEI EGUN BAIETZ!