Igor Makazaga: "Presiorik handiena da guk gure buruari jartzen dioguna"
Deustun estreinatuko dira Gipuzkoako ligan, larunbatean (11:30); gizonek, berriz, Santurtzin jokatuko dute lehen estropada, igandean (12:00). Hori dela eta, babesle berriak aurkezteko prentsaurrekoa eman dute klubeko arduradunek, eta denboraldiko helburuei begira jarri da Igor Makazaga, gizonezkoen lehen traineruko entrenatzailea: “Denboraldia hiru hilabetekoa izaten da; onena eman beharra dago, ahalik eta erregularrenak izanda”.
Edonola, argi dago TKE ligara igotzeko gogoz dagoela gizonen lehen taldea, eta aurre-denboraldiko estropadetan erakutsi du oso maila ona emateko moduan dagoela: “Sekretu gutxi dago hemen, lana zorrotz egitea da kontua. Gazteen talentua agian uste genuena baino gehiago agertu da jada”. Horrela, faboritoen artean ageri da Donostiako trainerua, baina Makazagak dio ez duela presiorik sentitzen: “Presiorik handiena da guk gure buruari jartzen dioguna, faboritoen artean gauden edo ez alde batera utzita”. Entrenatzaileak dio TKE ligatik jaitsi berriak diren Zumaia eta Portugaleterekin batera, goiko postuetarako lehian ibiliko direla Deustu, Isuntza, Pedreña eta Santurtzi, beraz, ohorezko txandan egoteko borroka handia egongo dela uste du.
Garmendia teilak, BMW Lurauto eta Bodegas Olarra izango dira klubaren babesle berriak.
Donostiarra Arraun Elkarteak denboraldiari ekingo dio asteburuan. Emakumeak