Musikaren Eguna ospatuko dute, bihar, Loiola kalean
Zazpigarren urtez, Fnac Donostiak Musikaren Eguna ospatuko du, bihar, Loiola kalean –Arrasate kaleko izkinan– eta dena barruan. Zuzenean ariko dira 10:45etik aurrera Sara Zozaya, Sara Mansilla eta Kimetz Galarraga, ISEO & Dodosound, Capitan Tortuga, Ladrones de guitarras, Indian Feathers, Soweto eta Smile talde zein bakarlariak. Donostikluba Zirkuituaren barruko jarduera da.