138 lagun elkartu ziren Probestu plazan egin zuten bazkarian. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)
Ikasbide Kultur Elkarteak sustatuta, Amara Berriko sanjoanak ospatzen ari egunotan (ekainaren 16, 17, 18 eta 23). Jarduera mordoa prestatu dituzte haur zein helduek goza dezaten, baina berezienetako bat izango da biharko bazkaria. Izan ere, 14:00etan, elkartasunezko bazkari bat antolatu dute, Intxaurrondoko Zaporeak proiektuarentzako dirua biltzeko asmoz: “Iaz egin genuen lehen aldiz, eta harrera bikaina izan zuen». Hain justu, ia 4.000 euro bildu zituzten. Aurten ere beraiekin harremanetan jarri dira, eta diruz larri dabiltzanez, elkartasunezko bazkaria berriro egitea erabaki dute: «Ea lagun asko elkartzen garen eta gure ekarpentxoa egiten dugun errefuxiatuen alde”.
AMARA BERRIKO SANJOANAK
Ekainak 16, ostirala
- 17:30. Haurrentzako jokoak (Amarako AEK-ren eskutik).
- 18:30. Txokolate jatea.
- 19:15. Elkarteko sarrerako muralaren inaugurazioa.
- 19:30. Txupinazoa.
- 20:00. Kalejira auzotik: buruhandiak eta erraldoiak. Ikasbide Kultur Elkarteko dultzaineroekin.
- 20:00. Txabol sotoaren irekiera.
- 21:00. Afari herrikoia (ogitartekoak, razioak…).
- 21:30-24:00. Musika DJ Ixak-en eskutik.
- 22:30. Zezen suzkoa.
Ekainak 17, larunbata
- 11:00. Diana Soinu Alai-eko soinu-joleekin.
- 11:30. Herri kirolak haurrentzat.
- 12:00. Zunba ikuskizuna Amara Wellness-en eskutik.
- 12:30. Toka txapelketa (haur eta helduentzat).
- 13:00. Paella lehiaketa.
- 14:00. Bazkari herrikoia (entsalada, paella, postrea, edaria eta kafea). Prezioa: 8 euro.
- 16:30. Mus txapelketa azkarra (gehienez, 16 bikote).
- 17:00-20:00. Haurrentzako puzgarriak.
- 17:30. Pailazoak: Gari, Montxo eta Joselontxo, Supituki antzezlana.
- 18:00. 6 eta 13 bitarteko umeentzako tailerrak, haur txoko eta gaztelekuaren eskutik.
- 18:30. Herri dantzak.
- 19:30. Eonian elektrotxaranga auzotik.
- 20:00. Txabol sotoaren irekiera.
- 21:00. Afari herrikoia (ogitartekoak, razioak…).
- 21:30-22:30. Disko festa umeentzat.
- 22:30. Zezen suzkoa.
- 22:45-01:30. Kontzertuak: Los Mc Gregor eta Los Perros de Pavlov.
Ekainak 18, igandea
- 11:00. Paella txapelketako finalak.
- 11:30. Kalejira auzoan zehar Ikasbide Kultur Elkarteko txistulariekin.
- 12:00. Ikasbide Ikastolako dantzarien emanaldia.
- 13:00. Ping-pong txapelketa.
- 13:00. Patata tortila lehiaketa (etxean egindakoak).
- 14:00. Elkartasunezko bazkaria, ZAPOREAK proiektuaren alde.
- 16:00. Futbol 3 txapelketa (6-15 urte).
- 17:00. Musika eta emanaldia: Juanlu Aranburu eta Jon Zubeldia.
- 19:00. Lehiaketa guztien sari banaketa.
- 20:00. Pintxo potea.
Ekainak 23, ostirala
- 19:00. Sorgin poteo musikatua (Ilunki elkartetik atera eta auzoan zehar).
- 19:30. Kantu jira kalez kale Ikasbide Kultur Elkarteko San Juan abesbatza eta txistulariekin batera.
- 22:30. San Joan sua: akelarrea, konjurua eta herri dantzak. Jarraian: kafea, kopa (helduentzako) eta zezen suzkoa.