Elkartasunezko bazkaria egin dute Amara Berriko jaietan
Zaporeak proiektua babesteko antolatu dute, bigarren urtez
Intxaurrondoko Zaporeak proiektua babesteko elkartasunezko bazkaria egin dute Amara Berriko sanjoanetan. Bigarren urtea da antolatzen dutela, eta berrogei bat lagun izan dira bertan. Ikasbide Kultur Elkarteak sustaturiko jaiak, ordea, ez dira bukatu. Ekainaren 23rako beste hainbat jarduera antolatu dituzte.
Erlazionatutako edukiaZaporeak proiektuaren aldeko bazkaria egingo dute Amara Berriko sanjoanetan