(Argazkia: Noaua)
Erraustegia? ez gure izenean! lelopean giza katea egin zuten atzo, Donostian. Errasutegiaren aurkako mobilizazioa Easo plazatik abiatu zen, eta jende askok parte hartu zuen. Ekainaren 14an, iragan asteazkenean, gose grebari hasiera eman zioten sei lagunek Easo plazan. Hilaren 21era arte izango dira bertan. Hasi zutenetik, pertsona asko hurbildu dira gose greban daudenei babesa eskaintzera.