Eneko Goia alkatea, CEAR eta Gurutze Gorriko ordezkariekin. (Argazkia: Donostiako Udala)
Guztira 20 jatorri ezberdineko 73 pertsona etorri dira Donostiara, duela bi urte errefuxiatuen krisia hasi zenetik. CEAR, Gurutze Gorria eta Donostiako Udalaren baliabideen bitartez etorri ahal izan dira. Horren berri eman du Eneko Goia alkateak, Errefuxiatuen Nazioarteko egunaren bezperan.
Errefuxiatuen harrera kudeatzeko Enplegu eta Gizarte Segurantza Ministerioak zuzentzen duen programa dago indarrean. Horren bidez, errefuxiatuen harrera eta integrazioa lantzen da. Programak hiru fase ditu: harrera, integrazioa eta autonomia. Programaren kudeatzaileak, udala, CEAR eta Gurutze Gorria dira.
Etorkinei harrera eskaintzeko 40 plaza ireki dira Donostian zazpi etxebizitza desberdinetan. Gurutze Gorriak horietako lau kudeatzen ditu, eta beste hiruak CEAR erakundeak. Protokoloaren arabera, harrera pisu horietan sei hilabetez egin daitezke pertsona horiek, ondoren beraien baliabideak bilatzeko konpromisoa hartzen dutelako.