Auzoa batu eta indartzeko helburuarekin egiten dute; ekainaren 24an izango da, Bernart Etxepare plazan.
Dantzariak, Intxaurrondoko San Joan bezperan. (Argazkia: Ipar Haizea elkartea)
Auzoko eragileek elkarlanean Intxaurrondo Eguna antolatzeko erronka abiatu zuten duela urte batzuk, eta lehenengo edizioa egin zuten 2012an, Larrotxene kultur etxearen 25. urteurrenarekin batera. Auzoaren kohesioa lantzeko helburuarekin Intxaurrondo Egunaren prestaketarako bi oinarri jarri ziren: batetik, auzoz-auzo ibiltaria izango zela; eta, bestetik, auzoko eragile guztiak elkarlanean antolatuko zutela eta festa egun hori indartzeko balio behar zuela.
Aurtengoa jada seigarren aldia da Intxaurrondo Eguna ospatzen dutena, eta auzoko San Joan jaien barruan egingo dute, ekainaren 24an, larunbtean, Bernart Etxepare plazan. Besteak beste, marmitako lehiaketa egongo da, eta bertan izena emateko Plazara Goaz edo Intxaurrondo Berri emakumeen elkartekoekin hitz egin behar da, asteazkena baino lehen. Antolatzaileek atuna, patatak, olioa, gatza eta abar jarriko dituzte, eta bakoitzak ontziak eta beste tresnak eraman beharko ditu, baita erabili nahi dituen beste osagaiak ere.
Bazkari herrikoirako tiketak salgai, 8 eurotan, Eder, Talai, Extremelo, Sagasti, Adi, Leku Eder, Erdikoa eta Zulo Zaharren. Menuan eskainiko dute entsalada, marmitakoa, postrea eta kafea.
Intxaurrondo Kultur Etxearekin batera VI. Intxaurrondo Eguna antolatzen aritu diren auzoko elkarteak ondorengoak dira: Artzak Ortzeok, Intxaurdi, Zulo Zahar Elartea, Intxaurrondo Berri Emakume Elkartea, Ipar Haizea, Intxaurrondoko Gazte Asanblada, Intxaurrondo zaharreko Jai Batzordea, IZBE, Lagunak Emakume Elkartea eta Plazara Goaz Euskara Batzordea.
INTXAURRONDOKO SANJOANAK – Ekainak 22, 23 eta 24
Ekainak 22, osteguna
- 19:30. Kantu poteoa trikitilariekin. ‘Euskararen plazan’ lokalaren aurrean.
Ekainak 23, ostirala
- 17:00. Txalaparta eta adarra.
- 17:10. Traka.
- 17:15. Haur tailerrak.
- 17:45. Txokolate katea.
- 18:10. Kalejira hankapalo eta buruhandiekin. Trikilariak Kaña 2kaña.
- 18:30. Festara abesbatza herrikoia.
- 19:00. Kale antzerkia: Zirika Zirkus Gabriel Zelaia plazan. Ondorengoak kaleko haur antzerkia.
- 20:00. Sardina jate herrikoia.
- 20:00. Estanga taldearekin berbena.
- 21:15. Intxaurtze kantariak.
- 22:00. San Joan sua eta plazako dantzak.
- 22:30. Estanga taldea.
- 23:45. Zezen suzkoa.
Ekainak 24, larunbata: VI. Intxaurrondo Eguna
- 11:30. Haur tailerrak: zunb-a eta eskulanak.
- 12:00. Marmitako lehiaketaren hasiera.
- 12:30. Dotake txaranga.
- 14:20. Marmitako lehiaketaren sari banaketa.
- 14:30. Bazkari herrikoia.
- 16:30. Bazkalondoko kantu saioa.
- 17:30. Toka eta bote txapelketa helduentzat eta Toka txiki tiraketa haurrentzat.
- 18:00. Herri kirolak familientzat.
- 19:00. Elektro txufla elektrotxaranga.
- 21:00. Trikuharri rap taldea.
- 22:00. Bukaerako traka.