Irisgarritasunaren inguruan eman diren aurrerapausoak eta etorkizuneko erronkak izango dituzte hizpide, bihar, Elkartuz topaketaren bigarren edizioan.
Irisgarritasun unibertsala. Berdintasuna urratsez urrats lelopean
Tabakalerako Kultur Plazan izango da 9:30etik 14:00etara.
Antolatzailea
Elkartu da,
Gipuzkoako Gutxitasun Fisikoa Duten Pertsonen Federazio Koordinatzailea. Biharko topaketaren oinarria 1997an onartutako Irisgarritasunaren Sustapenerako Legea izango da.Bi hitzaldi eta mahai inguru bat antolatu dituzte goiz osoan zehar luzatuko den topaketarako. Izen-ematea amaituta, 150 lagunetik gora eman dute izena.
Elkartuz topaketaren egitaraua
hemen kontsultatu daiteke.