Protesta egingo dute ETBk erraustegiaren aurkako gose grebaren berri eman ez izana salatzeko
Sei lagun daude asteazkenetik gose greban.
Erraustegiaren aurkako gose greba hasi zuten sei lagunek asteazkenean Easo plazan. Larunbatean, berriz, giza katea egin zuten Erraustegia? ez gure izenean! lelopean.
Komunikabideen isiltasuna salatu du erraustegiaren aurkako mugimenduak, eta, ETB kate publikoak gose grebaren eta giza katearen berri eman ez izana salatzeko protesta egingo dute 17:00etan ETBko Miramongo egoitzan.