Udafest ospatuko dute Bidebietako San Joan bezperan
Txanpontxo Jai Batzordeak, Eltzegor elkarteak, auzoko haur txokoak eta Thamessis konpartsak antolatuta, San Joan bezpera ospatuko dute Bidebietakoek, ekainaren 23an, Allende parkean. Aurten, sardina jatea beharrean, saiheski jatea egingo dute; eta haur txokoak ipuin kontalaria zein haur eta gurasoentzako merendola eskainiko ditu.
SAN JOAN BEZPERA BIDEBIETAN – ALLENDE PARKEA
- 17:00-19:00. Haur txokoa kalean: argazki erakusketa, ludoteka, ginkana bustia, merendola guztientzat (txikiak eta gurasoak), ipuin kontalaria.
- 20:00. Saiheski jatea.
- 22:00. Lore banaketa.
- 22:30. Queimada.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- 23:45. Dantza.
- 00:00. San Joan sua.



