
Martutenen gogotsu daude San Joan bezpera ospatzeko, eta sua pizteaz gain, egitarau zabala prestatu dute arratsalde osorako. Auzoko euskara batzordeak bultzatu du ospakizuna, eta auzotarrei deia egin die: “Animatu guztiak, haur, gazte eta heldu eta parte hartu San Joan bezperako festa bikainean. Martutene bizirik!”.
EGITARAUA:
- 16:30. Haurtxoko, Gazteleku eta Etxarrieneren ikasturte amaierako jaia: jolasak, tailerrak, apar festa… ikastolako jolastokian.
- 20:00. Ohitura zaharren berreskurapena: pultserak jantzi eta desioak idatzi. Sorgin zulo plazan.
- 20:30. Afari-merienda herrikoia, Sorgin zulo plazan. Txistorra eta tortilla ogitartekoak (3,50 euro), freskagarriak, sagardoa…
- 22:00. Sua piztera, Okendotegi bidean, oinezko pasabidearen ondoan.