Iazko San Joan sua, Loiolako Lorategi Hirian. (Argazkia: Estitxu Zabala)
San Joan su handia egiteko asmoa dute Loiolako bizilagunek, ostiralean. Auzoko hainbat eragilek bat egin dute, jaia antolatzeko: Sustrai aisialdi taldea, Tan Tai, Kaldereroen konpartsa, Jai Batzordea, Zuhaitz eta Loiolatarra elkartea. Haurrentzako tailerrak egingo dituzte 20:00etan, Latsarien plazan. Hortik ordubetera, jaia lehertuko da Lorategi Hirian: aztien lehorreratzea, dantza, akelarrea, sua piztea eta kikili salda.