Sara Majarenas euskal presoa aske uzteko eskatu dute EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk
haren alabaren eta beraren eskubideak bermatuak izan daitezen.
Ia aho batez onartu dute legez besteko proposamena, PPren ezezkoarekin. Proposamena sinatu duten alderdiek Sara Majarenas eta haren alaba indarkeria matxistaren biktima bezala onartuak izateko eskatu dute. Gaineratu dute psikologoek esan dutela “egonkortasunaren eta familiaren” beharra duela haurrak. Hori dela eta, testua behin betiko onartzen dutenean, Espainiako Espetxe Zuzendaritzari eta Auzitegi Nazionalari igorriko diote.
EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk Sara Majarenas euskal preso donostiarra aske uzteko eskatu dute,
Hala, EAJk, EH Bilduk, Elkarrekin Podemosek eta PSEk haurraren eskubideak errespetatu daitezen eskatu dute, aitaren erasoaren ondoren “babesgabe” dagoelako; baita, Majarenasen eskubideak errespetatzeko ere, indarkeria matxistaren biktima den heinean. Hori dela eta, Espetxe Zuzendaritzari neurriak hartzeko eskatu dute.