The Upper Room taldearen euskarazko gospela, Viktoria Eugenia Klubean
'Aleluia' diskoa aurkeztu du zazpiko donostiarrak
Aleluia diskoa aurkeztu du Donostiako The Upper Room gospel bandak. Hain zuzen ere, Viktoria Eugenia Antzokiko Klubean eskaini dituzte diskoko hainbat abesti. Tartean da, beherago ikusi ahal duzuen Oh happy day kantu ezagunaren euskarazko moldaketa.
Gospel taldea 2005ean sortu zuten Iñaki Miguel piano jotzaileak eta Mikel San Jose abeslariak. Bikote moduan, Euskal Herriko kultur etxe, eliza eta aretoetan ibili dira hamarkada luzez emanaldia eskaintzen. Gaur egun, zazpi musikari ditu bandak. Hain zuzen ere, Andoni Etxebeste (bateria), Luka Martin (baxua), Karlos Etxaniz, Santi Romano eta Unai Moraza (koroak) batu dira taldera.