Hondartza boleibol txapelketa jokatuko dute Zurriolan
Gipuzkoako Hondartza Boleibol Opena antolatu dute Gipuzkoako Boleibol Federazioak eta Bera Berak. Zurriolan izango da lehia, ekainaren 25ean, igandea, 10:00etan. Hiru maila banatuko dituzte, jokalari federatuak, amateurrak eta haurrak bereiztuz:
- Federatuak, 2×2. 20 euro taldeko. Puntuagarria izango da Espainiako sailkapenerako.
- Amateurrak, 2×2. 12 euro taldeko.
- Haurrak (2003…), 4×4. 4 euro taldeko.