Jazzak eta zinemak bat egingo dute uztailean
Jazzinemaren bigarren edizioa egingo du uztailean Euskadiko Filmategiak Jazzaldiarekin eta Zinemaldiarekin elkarlanean, Tabakaleran. Bertan, Jazza hizpide duten bost film aurkeztuko dituzte.
Uztailaren 6an hasiko da zikloa Woody Allen zuzendariaren Sweet and Lowdown filmarekin. Uztailaren 13an Etienne Comarren Django filma egongo da ikusgai. Uztailaren 21 eta 22an Fernando Trueba izango da protagonista Calle 54 eta The connection filmekin. Azkenik, uztailaren 27an Bertrand Tavernierren Round Midnight filma eskainiko dute.