Karmengo jai batzordea astelehenean bilduko da Jaurlaritzarekin
Iskanbila sortu da azken astean kaiko jaien harira. Jai batzordeak salatu zuen Eusko Jaurlaritzak tasa “izugarriak” jarri zizkiola kaiaren erabileragatik.
Ostegunean bildu ziren udaleko ordezkariekin eta udalak “jarrera ona” azaldu duela esan dute jai batzordeko kideek. Astelehenean geratu dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariekin tasak negoziatzeko. “Irtenbidea aurkitzeko bidean” daudela uste dute jai batzordeko kideek.
Bilera irekia egin dute arratsaldean kaian, eta auzo argazkia egin dute ondoren.