
Dbus konpainiako autobusetan aktibatu ahalko dira Mugi eta Lurraldebus txartelen diru kargak, web eta aplikazio bidez egindakoak, datozen egunetan. Hala, Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak jakinarai duenez; kargak aktibatzeko zerrenda zabaldu egin dute: Dbus, Lurraldebus, Irungo, Errenteriako eta Zarauzko hiri autobusak, Kutxabank kutxazainak eta Pesako leihatilak.