Manifestazioa eta kanpaldia egingo dituztela azaldu dute. (Argazkia: Ataria)
Tolosaldeko gazte auzipetuei babesa adierazteko manifestazioa egingo dute uztailaren 12an 19:00etan Bulebarretik hasita. Gazteak Kalean dinamikak antolatu du protesta eta epaiketa hurrengo goizean izango denez, manifestazioaren ondoren kanpaldia egingo dute.
Tolosako gazte mugimenduak jasandako “errepresioa” salatu eta egoera horri aurre egiteko sortu zuten Gazteak Kalean dinamika. 2015etik hona zenbait gaztek jasotako espetxe zigor eskaera eta isunak salatzeko lanean ari dira.
Hemen informazio gehiago.